Gertakariak

 

I. MARGOLARI GAZTEEN KANPOKO LEHIAKETA

EKAINAK 16 (domeka)
Egun osoan zehar (9:00etatik 17:30etara)
0 eta 17 urte bitartean

Datorren ekainaren 16an (domeka) I. Margolari Gazteen Kanpoko Lehiaketa ospatuko da Barrikako Udalerrian. Lehiaketa honetan 0 eta 17 urte bitarteko haur, nerabe zein haurrak parte hartu ahal izango dute.

"Barrikako Udalerria" izango da lanerako gaia, udalerritik bertatik begiratuta. Partehartzaileek margo-lan bat solik aurkeztu ahal izango dute.

Lanak kanpoan egin beharko dira, margozteko emandako denboran, 9:00etatik 17:30ak arte. Zigilua jarriko da 9:00etatik 10:30etara eta lanak jasoko dira 16:30etatik 17:30etara (Udaletxeko beheko solairuan).

HAINBAT KATEGORIA ETA MILAKA SARI.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

OINARRIAK ESKURAGARRI ONDORENGO ESTEKAN...

MARGO LEHIAKETA OINARRIAK 2013

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net