Gertakariak

 

II. IBILALDI HERRIKOIA
Jon Deunaren Jaiak

EKAINAK 22  (zapatua)

IRTEERAK: Golfo Norteko Aparkalekuan
Ibilbide luzea: 09:30etan
Ibilbide laburra: 11:00etan

Datorren ekainaren 22an, zapatua, Jon Deunaren jai herrikoiak direla eta, II. Ibilaldi Herrikoia izango da. Aurten, bi ibilbide egongo dira, bata luzea 13,5km.koa eta beste bat laburragoa, 3,5km.koa.

Ibilbide luzearen irteera goizeko 9:30etan izango da Golfo Norteko aparkalekuan. Ibilbide laburraren irteera aldiz, beranduagoa izango da, goizeko 11:00tan. 

Ibilaldiaren amaieran pintxo eta pote bat izango da partehartzaile guztientzat. Gainera, txikiek ibilaldiaren garaikurra jasoko dute. Honetaz gain, Herri Kirolak erakustaldiaz gozatuko dugu (sokatira eta gizon proba) eta haurrentzako Bitsa Jaia izango da ere inguruan bertan.

IZEN EMATEAK:
Izen ematea doanekoa da eta aurretik egin daiteke Udal Kultur Gunean (Tel.: 94.677.51.63 - email: liburutegia@barrika.net) edota egun berean, ekainak 22, goizeko 8:30etatik aurrera Golfo Norteko aparkalekuan.

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net