Gertakariak

 

 MULTIKIROLAK JARDUNALDIA

EKAINAK 21  (barikua)
16:30etan, Barrika Piragua Taldeko ondoko aparkalekuan (Cantarranas)

Datorren ekainaren 21ean, barikua, 2013ko Jon Deunaren Jai Herrikoiei hasiera emango diegu familian egin ohi dugun Multikirolak Jardunaldiarekin. Bai txiki bai gurasoek arratsalde dibertigarria igaroko dute Piragua, Tenis eta Padel bezalako ekintzak burutzen dituzten bitartean.

Jardunaldiaren ekintza programa ondorengoa izango da:
16:30etan, Barrika Piragua Taldeko ondoko aparkalekuan deialdia
16:45ean, Piragua aktibitatea itsasadarrean
18:30etan. Arropa aldaketa eta askaria (antolatzaileen eskutik), tenis pistetara joan-etorria
18:45ean, Tenis/Padel aktibitatea
 19:45ean, Diplomen banaketa
20:00etan, Sardina-jate herrikoia

*Ekintza ez da bertan behera geldituko eguraldia kaxkarra izan arren.

UDAL KULTUR GUNEAN IZENA EMAN EZAZU edota KIROL TALDE ANTOLATZAILEETAN ZURE INTERESA ADIERAZI...EKAINAK 20 BAINO LEHEN.
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net

ANTOLATZAILEAK: Barrika Piragua Taldea, Abaroa Tenis Taldea eta Barrikako Udala.  

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
DOHANEKO EKINTZA.