Gertakariak

 

2012ko Jon Deuna Jaietako MULTIKIROL JARDUNALDIA
BARRIKA

EKAINAK 21 (eguena)
16:30etatik 20:30etara

Familia osoarentzako jardunaldia dugu hau non herriko modako kirolak praktikatuko ditugun: piraguismoa, futbola eta tenis/padela. Kirol arratsalde dibertigarria igaroko dugu Jon Deuna Jaietan. Etor zaitez eta arratsalde ezin hobea pasatuko dugu!!

*Izena emateko orria bete ezazu eta honako hebide elektronikora barrikapiraguataldea@gmail.com bidali ezazu edota klub antolatzaileetara eraman EKAINAK 19a baino lehen.
*Piraguako aktibitatean izena emateko igeriketan jakin behar da.
*Plazak mugatuak dira, izena emateko ordenaren arabera ezarriko da onarpen-epea.

AKTIBITATE PROGRAMA

16:30h Barrika Piragua Taldeko parking-ean deialdia
16:45h Piragua aktibitatea itsasadarrean
18:15h Arropa aldaketa eta askaria (antolatzaileen eskutik), futbol zelaira joan-etorria
18:30h Futbol aktibitatea
19:30h Aktibitate amaiera eta tenis/padel pistetara joan-etorria
19:35h Tenis/padel aktibitatea
20:30h Diplomen banaketa

MATERIALA

Piraguismo: bainujantzia, eskarpinak, sandalia itxiak edota zapatila zaharrak, aldatzeko arropa eta toaila. Txankletak EZ!!
Futbola:
oinetako aproposak eta praka laburrak.
Tenis/Padela: tenis erraketa (umeak) eta padel pala (nagusiak) 

ANTOLATZAILEAK
BARRIKAKO KIROL ELKARTEAK
Barrika Piragua Taldea, Barrika Futbol Eskola eta Barrika Tenis Kirol Taldea

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu!
Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 / Email:
liburutegia@barrika.net