Gertakariak

 

Ekainaren 23an Jon Deunaren III. Multikirol jardunaldia izango da, Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeak, Barrika Piragua Taldeak, eta Barrikako Futbol Eskolak antolatuta, Barrikako Udalaren laguntzarekin.

Jardunaldian hiru kirol modalitate egiten dira modu dibertigarri eta familiarrean. Lehenik eta behin hiru klubetako bazkideek eman dezakete izena ekainaren 19ra bitartean eta ondoren, interesatuta dauden gainerako pertsonek.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da izen emate orria betetzea eta hiru klubetako bati e-postaz bidaltzea ekainaren 22a (asteazkena) baino lehen:

alvila@euskalnet.net  
barrikapiraguataldea@gmail.com  
agaraita@telefonica.net

Kamisetak egongo dira guztiontzat, hamaiketakoa piraguaren ostean eta diploma.