Gertakariak

Cartel charla psicologia deportiva 

Tenisera egokitutako KIROL PSIKOLOGIA jardunaldia

Abaroa Tenis Taldeak tenisera egokitutako Kirol Psikologiari buruzko jardunaldia antolatu du hurrengo Abenduaren 10ean (larunbata) 16:00etatik 19:00etara.

Dohaneko jardunaldia da non ondorengo aspektu eta edukiak landuko ditugun:

-Tenisera egokitutako kirol psikologiaren definizioa, gaur egungo errealitatea
eta egoera etorkizunari begira.
-Gaitasun psikologiko ezberdinen azalpena.
-Entrenamendu psikologikoaren ariketa praktikoak (ariketa hauek pistan egingo ditugu.)

TOMAS ARIAS (ATPko coach profesionala) eta PEDRO CLAR (ATPko jokalari profesionala) izango ditugu Barrikan. Bi tenis profesional hauek errendimendu handia lortzeko kirol psikologiak duen garrantzia azalduko digute.

GUZTIOK GONBIDATURIK ZAUDETE!
Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu!

ABENDUAK 10
16:00etatik-19:00etara
UDALETXEKO BEHEKO SOLAIRUA