Gertakariak

 

LIBROFORUM SAIOAK
Informazio batzarra

APIRILAK 16 (astelehena)
18:30etan
UDAL LIBURUTEGIAn

Irakurketa gustoko duzu eta gainerakoekin disfrutatu nahiko zenuke?
Hau da zure aukera!

LIBROFORUM SAIOAK ANTOLATUKO DITUGU UDAL LIBURUTEGIAN.

Hilabetero liburu bat aukeratu eta taldean landuko dugu. Ondoren, irakurketaren inguruko mahai-ingurua izango dugu, non partehartzaile bakoitzak bere iritzi, komentarioak, etab...aditzera emango dituen.
Guztiak gonbidaturik zaudete!

Libroforum aktibitatea elebiduna izango da, solasaldia euskaraz zein gazteleraz garatuko dugularik. Bi hizkuntzatan dauden liburuak aukeratzen saiatuko gara, modu honetan, partehartzaile bakoitzak erosoen aurkitzen den hizkuntza hautatzeko aukera izango du. 
 
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net