Gertakariak

 

LIBURUFORUM SAIOA

EKAINAK 18 (astelehena)
18:30etan
UDAL LIBURUTEGIA

Datorren ekainaren 18an (astelehena) Liburuforum-eko 3. saioa izango dugu Udal Liburutegian, 2012-2013 datorren kurtsoan irakurri eta landuko ditugun liburu aukeraketa burutuko dugularik.

Partehartzaile bakoitzak bere proposamenak aditzera emango ditu eta guztiok elkarrekin hurrengo kurtsorako obren zerrenda gauzatuko dugu. Hurrengo kurtsoa aurtengo irailean hasiko dugularik.

Guztiok gonbidaturik zaudete! Irakurketa gustoko baduzu eta taldean partekatu nahi baduzu, anima zaitez eta Liburutegiko libroforum saioetara hurbildu zaitez. Hilabetero liburu bat aukeratu eta taldean lantzen dugu. Ondoren, irakurketaren inguruko mahai-ingurua dugu, non bakoitzak bere iritzi, komentario, etab...aditzera eman ditzakeen.

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net