Gertakariak

 

IBILALDI HERRIKOIA "OSASUNAREN EGUNA"

APIRILAK 13 (zapatua)
Ibilaldi luzea: 10:00etan (11 km)
Ibilaldi laburra: 11:00etan (3 km)

Datorren apirilaren 13an, zapatua, Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, publiko guztiei zuzendurik dagoen Ibilaldi Herrikoi batekin. Bi ibilbide izango dira, bata laburra 3 kilometrokoa eta batez ere,  etxeko txikiei zuzendurik dagoena, eta bestea luzea 11 kilometrokoa. Goiz ederra igaroko dugu Barrikan zehar.

Bi ibilaldien irteerak Lehendakari Agirre plazan izango dira, Udaletxeko plazan hain zuzen.
Irteeren ordutegiak ondorengoak izango dira:
Ibilbide luzea: 10:00etan Udaletxeko plazan
Ibilbide laburra: 11:00etan Udaletxeko plazan

Ibilaldiaren amaieran, hamaiketakoa izango da partehartzaile guztientzat eta oso sorpresa berezia txikientzako.  ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
BIZITZA ESTILO OSASUNTSUAK PRAKTIKA ITZAZU

IZEN EMATEA:

-UDAL KULTUR GUNEAn
Udaletxeko bidea 2, Txintxilandia eraikina.
Tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net

-APIRILAREN 13an BERTAN
9:00etatik aurrera, Udaletxeko plazan

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, Txintxilandia eraikina.
Tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net