Gertakariak

 

HAURRENTZAKO ZINEMA
"MONSTRUOS CONTRA ALIENÍGENAS"

URRIAK 04  (barikua)
18:00etan
Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)

Datorren barikuan, Urriak 4,  "Monstruos vs. Alienígenas" haurrentzako filmeaz gozatuko dugu arratsaldeko 18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri). Sarrera libre eta dohanekoa da.  

Susan Murphy kaliforniarrari espazio likidoz beteriko meteorito bat gainean jausten zaionean, 15 metro handitzen da altueraz eta gobernuaren babes gune sekretu batean atxilotzen dute. Bertan, Susanek (orain Genarmica du izena) atxilotutako beste monstruo batzuk ezagutzen ditu: intsektu burua duen baina aldi berean oso argitsua den, Labezomorro Maisua; erdi tximinoa erdi arraina den Eslabon; likatsu eta suntsiezina den B.O.B.; eta ehun metroko larba Insectosaurio izena duena. 
Hala ere, itxialdia bertan behera gelditzen da Provoker generalak herrialde osoa suntsitzen ari den robotari aurre egiteko taldea martxan jartzen duenean.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Urriaren 4ean itxaroten zaitugu arratsaldeko 18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan.

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net