Gertakariak

 

TOKIA Kurtzioko Kultur Etxea, Sopelana
DATAK Otsailak 22 eta 23
ORDUTEGIA 16:45etatik 18:45etara
PARTAIDEAK 15
IZEN EMATEA 2011ko Otsailaren 11ra arte (ostirala)

Uribe Kostako Behargintzak, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duen udaleen ekonomi eta enplegu sustapen sailak, aurreko urteetan bezala elikagaien manipulatzaile-agiria lortzeko ikastaroa eskaintzen du. Ikastaroa doan izango da eta ostalaritza arloko profesionalei zuzenduta egongo da. Ikastaroan parte hartzeko eskakizunak hauexek izango dira:
- Interesatuek lanean egon behar dute, langile autonomo gisa zein besteren kontura.
- Enpresak eskualdeko udalerri batean kokatuta egon behar du (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana edo Urdulizen).
- Izena emateko orriak bete beharko dira agiri hauek erantsita: NAren fotokopia, urtarrileko nominaren goiburua, urtarrileko ordainagiria langile autonomoa  izanez gero eta Osakidetzako txartela.
- Taldea osatzeko partaide nahikorik ez balego langabeek ere izena eman ahal izango dute, 5 gehienez. Horretarako agiri hauek aurkeztu beharko dira: NAren fotokopia, Osakidetzako txartela eta enplegu-eskari txartela.
Izena emateko orriak toki hauetan eskuragarri egongo dira:
- Uribe Kostako Behargintzaren web orrian, www.urkobe.net
- Uribe Kostako Behargintzaren bulegoetan.
- Udaletxeetako Enplegu Guneetan.
- Berango, Sopelana, Plentzia eta Gorlizko Merkatarien Elkarteetan.
Izena emateko orriak toki hauetan aurkeztu ahal izango dira:
- Uribe Kostako Behargintzaren bulegoetan.
- Udaletxeetako Enplegu Guneetan.
- Berango, Sopelana, Plentzia eta Gorlizko Merkatarien Elkarteetan.