Gertakariak

 

2012rako Aurrekontuen zirriborroaren aurkezpena

 

Deialdiaren zergatia:

Udal honen helburuen artean dago Barrikako kudeaketa publikoan auzokideon parte-hartzea sustatzea. Horregatik herritarron eta udalaren arteko harremanak estutu nahi dira bata zein bestearen ardurak eta informazioaren elkar banaketa errezagoa izan dadin eta beraz, hartu beharreko erabakiak ahalik eta eraginkorragoenak izan daitezen. Horren baitan, aurrekontuen lanketaren prozesu bera moldatzea legoke, herritarron proposamen eta iradokizunei atea irekiz.

Hori dela eta, aurrekontuen inguruan lantzen ari garen zirriborroa ezagutzera gobidatu nahi zaituztegu. Xede nagusia proiektuaren nondik norakoak azaltzea litzateke, eta aldi berean zuen kezka eta proposamenen berri izatea. Nahiz eta aurkeztutakoa zirriborroa izan, hau da, Udalbatzak oraindik onartu gabe duen egitasmoa, jakin badakigu azken uneko aldaketarako tarte handirik ez dela egongo. Hala ere, guretzat bilera hau jomuga izan beharrean hurrengo aurrekontu prozesuaren aurreneko urratsa besterik ez litzateke, ibilbidean aurre egiteko ezinbestekoa den informazioa esakainiko lukeena alegia.

Zeri buruz jardungo gara:

·         Egun Udaletxea eta herritarron arteko konumikazio bideak aztertuko ditugu.

·         2012 aurrekontuen zirriborroa: Diru sarrera iturri nagusiak eta, batez ere, gastuen banaketaz ariko gara eta baita nabarmen murriztu behar izan ditugun sailak edo sortu berri ditugunak ere jakinaraziko ditugu. Orokorrean, 2012rako aurreikusten ditugun kontuen azaleko aurkezpena izango da.

·         Azkenik, zuen proposamenak jasoko ditugu, metodologiaren gaineko dituzuen ekarpenak zein aurrekontu hauetarako (edo hurrengoetarako) iradokizunak dagozkion Batzorde Teknikora bideratzeko asmotan jasotako informazioa bertan azter dezaten.

 

 

   PDF DOKUMENTUA

ITXAROTEN ZAITUEGU...

MARTXOAK 19
19:30etan
ANDER DEUNA KULTUR ARETOAN (Goierri)

 

INFORMA ZAITEZ,  INFORMA GAITZAZU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net