Gertakariak

Presentación Presupuestos 2013 

2013ko UDAL AURREKONTUEN PROIEKTU AURKEZPENA

2 jardunaldi: APIRILAK 18 eta 25 (eguena)
19:30etan
Udaletxeko beheko solairuan

Datorren Apirilaren 18 eta 25 (eguenak) Barrikako Udalak 2013ko Aurrekontuen aurkezpena eta parte hartze bi jardunaldi antolatu ditu. Helburua auzokide guztiei 2013 urteari begira dagoen udal proiektua aurkeztea da , nola funtzionatuko den eta zeintzuk izango diren gastuak, ingresoak eta inbertsioak azalduko da.
Parte hartzeko denbora izango da ere eta auzokideen iritzi eta iradokizunak entzuteko astia. Lehendabiziko egunean, Apirilaren 18an, Aurrenkontuen aurkezpena egingo da eta honen ostean, parte hartzeari helduko diogu, bakoitzaren iritzi eta iradokizunak entzuteko garaia.
Bigarren jardunaldian, Apirilaren 25ean, "ondorioak" ikusiko ditugu, aurreko jardunaldian ateratako guztiak laburbilduz.

Barrikako Udaletik auzokide guztioi  parte hartzera gonbidatzen zaituegu.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net