Gertakariak

 

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, panpa belarraren kontrolari buruzko solasaldi bat antolatu du. Jendeak eduki ditzakeen galdera guztiei erantzuteaz gain, panpa errotik nola ateratzen denaren erakustaldi praktiko bat ere egingo da..

EGUNA: urriaren 15ean
ORDUA: goizeko 11:00tan
TOKIA: Solasaldi hau, Gorlizko lurzoru batean izango da. Gorlizko Udaletxean elkartuko gara 11etan guztiok batera joateko, bakarrik  kortesiazko 5 minutu itxarongo da.

      AHOLKUAK:

      • Espezie honen kontrolak duen garrantzia gogorarazi nahi dizugu. Zuen lorategi edo landa eremuetan duzuen Cortaderia kontrolatzeko erarik errazena, ebaki eta errotik ateratzea da. Kontuz, EZ ditugu inoiz erreko!!!

      • Edozein zalantza izanez gero, Uribe Kostako Mankomunitateak duen Botanikako aholkularitza zerbitzuari, kontsulta egin dezakezue hurrengo posta elektronikoaren bidez ukbotanico@gmail.com  edo eta honako telefono-zenbakira deituz: 94 657 92 80. Zuen lorategietan landare inbaditzaileak ez jartzeko eta landatuta egonez gero, errotik ateratzeko gure eskura dauden tresna guztiak eskaini nahi dizkizuegu.