Gertakariak

 

JOSTAILUEN BATZEA BARRIKAN

 

Abenduak 17 (larunbata)

13:45ean

Udaletxeko enparantzan

 

“Four Monkeys” Club Moteroa, Indian Moto Group Sopela eta Barrikako Udalaren eskutik, Jostailuen Batzea antolatu dugu.

 

“Four Monkeys” motor taldea eta Indian Moto Group Sopela taldea, Plentziako Astillero enparantzan izango dira larunbateko (Abenduak 17) goizean zehar, 11:00etatik 13:30etara jostailuak batzen. Gero, motorrak jostailuen kamioia laguntzen dutelarik, Barrikaraino etorri eta Udaletxeko plazan, eguerdiko 13:45ean, bildutako jostailu guztiak utziko dituzte.

Igandean ere jostailuen batzea izango da Sopelanan, 12:00etatik 14:00etara Sopelanako Udaletxeko enparantzan.

 

Guztioi itxaroten zaituegu! Zuen laguntza behar dugu!

 

ABENDUAK 17 (larunbata)

 

Plentzia (Astillero): 11:00etatik 13:30etara

Jostailuak hartuko dituzte. Edonork hurbildu daiteke bere jostailuak uztera.

 

Barrika (Udaletxeko enparantza): 13:45ean

Jostailuak utziko dira Udaletxeko beheko solairuan

 

ABENDUAK 18 (igandea)

 

Sopelana (Udaletxeko enparantza): 12:00etatik 14:00etara

Jostailuak hartuko dituzte. Edonork hurbildu daiteke bere jostailuak uztera.

 

 

Abenduaren 17an (larunbata), eguerdiko 13:45ean itxaroten zaituegu Barrikako Udaletxeko enparantzan.

Bertan, motorra eta motorlariekin argazkiak ateratzeko aukera paregabea izango duzue jostailuen batzeaz gozatzean gain!

 

 

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.

Animatu eta parte hartu! Erabiltzen ez dituzuen jostailu oro ekar ditzakezue!