Gertakariak

 

OLENTZERO JAITSIERARAKO AZKENENGO BATZARRA

Abenduak 20, eguena
20:00etan
Udal Liburutegian

Datorren abenduaren 20an, eguena, Olentzero Jaitsierako azkenengo bilera ospatuko da azkenengo puntuak zehazteko asmoz. Bilera herrikoia eta irekia non auzokide guztiak gonbidatzen ditugun eta bakoitzaren betebeharrak zehaztuko diren.
Olentzero Jaitsieran parte hartu nahi baldin baduzu, abenduaren 20ko arratsaldeko 20:00etan itxaroten zaituegu Udal Liburutegian. ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago:
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net