Gertakariak

 

JAI BATZORDE BILERA

URRIAK 7 (domeka)
19:00etan
NAGUSIEN ETXEAn

Barrikako Jai Batzordearen hurrengo bilera urriaren 7an izango da (domeka), arratsaldeko 19:00etan Nagusien Etxean.

Jon Deuna jai herrikoietako balantzea gauzatu ostean, Batzordea urteko azken hiruhilabete honetan zehar diren festen inguruan lan egiteko biltzen da, zehazki, Olentzeroren jaitsieraz hitz egiteko.

Beraz, batzar honetako gai nagusia Olentzero egitarauaren antolaketa izango da.

Guztiok gonbidaturik zaudete. Lagundu, bere iritzia eman edota proposamenen bat daukatenei, datorren domekako (Urriak 7) batzarrera hurbiltzea eskatzen diegu.

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!