Gertakariak

 

BLAS DEUNA

OTSAILAK 3, domeka
11:00tan
ANDRA MARI ELIZA (Elexalde)

Datorren otsailaren 3an Blas Deuna jai egun tradizionala ospatuko dugu Barrikan. Eguna Meza Nagusiarekin hasiko dugu, goizeko 11:00tan Andra Mari Elizan (Elexalde auzoa). Behin meza bukatutakoan, lunch edo hamaiketako herrikoia izango da trikitixaz alaiturik (12:00ak aldera).

Goizean zehar Blas Deunako kordel eta roskila tradizionalak erosteko aukera izango dugu Elizarako bidean.

Behin arratsaldean, trikitixa eta karamelu eta pastelen banaketa izango da Elorduy Egoitzan.


Udal Kultur Gunetik ohitura handiko festa honetan parte hartzera animatzen zaituegu.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net