Gertakariak

 

AGATE DEUNA EGUNA

OTSAILAK 4  (zapatua)
Irteera: 9:00etan, Udaletxeko enparantzan
Bukaera: 14:00etatik-15:00etara, Nagusien Etxean

"Agate Deuna Abesbatza"n parte hartutako auzokideek eta Barrikari loturiko zenbait pertsonek osatutako taldea otsailaren 4ean (zapatua) aterako gara Agate Deuna festa eguna ospatzeko asmoz.

KANTALDI IBILTARIA egingo dugu, goiz osoan zehar auzoz auzo ibiliko gara Agate Deuna kantatzen. Goizeko 9:00etan aterako gara Udaletxeko enparantzatik eta ibilaldia eguerdian bukatuko dugu (14:00etatik 15:00etara) Nagusien Etxean.

Egitasmoa Barrikako Jubilatuen Elkarteak, JUBIBARRIKA, sustatua dugu. Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Guztiak gonbidaturik zaudete!

Argibide gehiago...
Udal Kultur Gunea
Udaletxeko bidea 2, 48650-Barrika
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net