Gertakariak

 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO ASTEA
Azaroaren 18tik 25era

Nazioarteko eguna: Azaroak 25 (domeka)

Azaroaren 18tik 25era Barrikan egitarau bereziaz disfrutatuko dugu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Astea dela eta. Egitaraua osatzen duten aktibitateak biztanleria tematikaren inguruan sensibilizatzeko baliogarriak izango direlakoan gaude eta gaur egungo egoera salatzeko helburua daukate.

EGITARAUA:

Azaroak 22, eguena
Bikote tailerra: Bizikidetasuna hobetzen
18:00etan, Udaletxeko beheko solairuan
Adin guztietarako bikote tailerra. Hala ere, bakarrik ere etor zaitezke.

Azaroak 24, zapatua
Zineforum: "Te doy mis ojos" (Iciar Bollaín)
18:00etan, Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri)
Filmearen proiekzioa eta honen ostean, taldeko tertulia edota hizketaldia tematikaren inguruan.  

Azaroak 25, domeka
Mankomunitate ekintza: Uribe Kostako Mankomunitatea
"Emakumeen Ibiltaria": Kontzentrazio ibiltariak UK udalerri guztietan

Barrikako kontzentrazioa, 12:00etan Udaletxeko emparantzan.
    Ekintza nagusia: Gorlizen 13:30etan, Elizako plazan.
Barrikako Emakumeen Hitza Elkarteko antzerki tailerrak performance bat eskainiko du

Egitarauaz gain, Barrikako establezimendu guztietan Emakumeenganako Indarkeriari buruzko informazioa aurkituko duzue eta zuen txapa morea eroan dezakezue salaketa moduan. Zure txapa hartu eta salatu ezazu!

Udaleko Kultura Sailetik ekintzetan parte hartzera animatzen zaituegu eta espero dugu interesgarriak suertatzea. Anima zaitez eta parte hartu!


Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net