Gertakariak

 

GIZA ESKUBIDEEN ASTEA
Abenduak 10 Nazioarteko Eguna

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Barrikan zenbait ekitaldiren bitartez, gizaki oro ezberdintasunik gabe izan beharreko eskubideak baititugu hauek.

Datorren abenduaren 14ean (barikua) "Katmandu, un espejo en el cielo" filmearen proiekzioaz gozatuko dugu, Iciar Bollainek zuzendutako pelikula, Veronica Echegi paper nagusian dagoela. Filmea haur hezkuntzako irakasle batek atzerriko herri batean bizi izandako esperientziari buruzkoa da.

ABENDUAK 14, barikua
"Katmandú, un espejo en el cielo"
19:00etan, Ander de Kultur Aretoan (Goierri)

Beste alde batetik, Abenduaren 15ean goizez (12:00etan) "Amnistia Internacional" Elkarteko zenbait kide bisitatuko gaituzte, bere esperientzia eta Erakundearen funtzionamenduaz arituko direla. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduriko hitzaldia da.

Era berean, haur eta nerabeei zuzenduriko ekintza izango dugu ere, grafitti tailerra non Giza Eskubideei buruzko murala egingo dugun urteetan zehar herrian ikusgai geldituko dena, horien garrantzia guztiok gogoratu dezagun.

Hau guztia, txalaparta soinuaz alaiturik izango da, Abenduaren 15eko goiz osoan zehar presente izango baitugu txalaparta.

ABENDUAK 15, zapatua
Nagusiak: "Amnistia Internacional" Hitzaldia
Haurrak eta nerabeak: "Giza Eskubideen Murala" Tailerra
Hau guztia, Txalaparta erakustaldiaz alaiturik.
12:00etan, Udaletxean

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net