Gertakariak

 

LIBROFORUM HURRENGO SAIOA

MAIATZAK 28 (astelehena)
18:30etan
UDAL LIBURUTEGIAN

Datorren maiatzaren 28an (astelehena), Libroforum aktibitatearen 2. saioa izango dugu Udal Liburutegian. Oraingo honetan, solasaldia edota mahai ingurua izango dugu Unai Elorriaga idazlearen "SPrako tranbia" liburuaren inguruan.

Libroforum aktibitatea hilabetero liburu bat aukeratzean datza, obra hau taldean landuko dugularik. Banakako irakurketa burutu ostean, obraren inguruko mahai inguru edota solasaldia izango dugu ere, non partehartzaile bakoitzak bere iritzi, komentario, etab. aditzera emateko aukera izango duen. Aktibitatean interesa baldin baduzu, animatu eta parte hartu!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net