Gertakariak

 

KONPOSTAIA TAILERRA

IRAILAK 28  (barikua)
18:00etan
Abaroa parkean


Badakizu nola funtzionatzen duen konpostaia? tailerrean ikasiko duzu!

Barrikoztar bakoitzak egunean 1,52kg. hondakin sortzen ditu, zifra oso altua eta Bizkaiko Hondakinen Prebentziorako 2012-2016 Planean ezartzen den helburutik oso urrun dagoena. Zabor hau guztia, ez da birziklatzen eta zabortegietara eramaten da zuzenean, modu honetan, ingurumenari kalte eginez eta kostu ekonomikoa handituz. Gure eskuetan dago zabor kantitatea murriztea, baina nola egin dezakegu?

Konpostaia
zabor zifra altu hauek murrizteko irtenbidea da. Konpostaiaren bitartez etxeko hondakin organikoak birziklatu eta berrerabili ditzakegu. BIRZIKLAPENA DENON KONTUA DELAKO!

Animatu zaitez datorren irailaren 28an, barikua, Konpostaia tailerrara etortzen, arratsaldeko 18:00etan itxaroten zaituegu Abaroa parkean. Familia tailerra, non haurrak eta nagusiak, konpostaia nola funtzionatzen duen eta zertarako baliogarria den ikasiko dugun. Txikienek erakusketa praktikoaz disfrutatuko dute eta guztiok gure konpostaia propioa aurrera eramateko eman beharreko pausuak ezagutzeko aukera izango dugu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net