Gertakariak

 

IRAKURKETA SUSTATZEKO ZIKLOA
TXOTXONGILO TAILERRA

URRIAK 11  (barikua)
18:00etan Udal Liburutegian 

Datorren urriaren 11n, barikua, txotxongilo tailerraz gozatuko dugu Udal Liburutegian, non umeek euren pertsonaia eratzeko aukera izango duten. Irudimena eta kreatibitatea landuko dute gainerako umeekin arratsalde ederra igaroko dutelarik. Tailerra amaitzerakoan, interpretazio egokia gauzatzeko adierazmena eta mungimenduak landuko ditugu.

Irakurketa Sustatzeko saio guztiak doanekoak dira eta 5 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendurik daude. ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
Aurretiko izen ematea nahitaezkoa da tailerrean parte hartzeko.

IZENA EMATEKO ETA ARGIBIDE GEHIAGORAKO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net