Gertakariak

 

"E-BOOK" TAILERRA

URTARRILAK 24 (eguena)
19:00etan
Udal Liburutegian

Liburu elektronikoak ezagutzen dituzu? Hauxe da zure aukera!
Tailer bat prestatu dugu liburu digitala erabiltzen ikasteko, hau ezagutu eta erabiltzen hasteko.

2013ko Otsailaren 1etik aurrera, Udal Liburutegiak bi liburu digital maileguan utziko ditu. Erabiltzaileek aukera izango dute etxera eroateko 20 eguneko maileguan eta hainbat tituluez gozatuko dute. Zerbitzua eskuragarri izango da 16 urtetik aurrera.

E-book edo liburu digitala pixkat gehiago ezagutu nahi baduzu, urtarrilaren 24ean itxaroten zaitugu arratsaldeko 19:00etan Udal Liburutegian. Ondorengo telefonoan 94.677.51.63 edota posta elektronikoan liburutegia@barrika.net izena eman ezazu.


Informazio gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
eEmail: liburutegia@barrika.net