Gertakariak

 

PERTSONAIEN ANIMAZIOA TAILERRA

URRIAK 11
18:00etan
Udal Liburutegian

Datorren urriaren 11n (eguena) pertsonaien animazio haur tailerra izango dugu Liburutegian.

Tailer honetan haurrek euren pertsonaia eratu behar izango dute geroago animatu beharko dutelarik. Ezaugarri eta karaktere ezberdinak, hainbat ahots tonu... ikasiko dituzte eta pertsonaia euren burmuinetan sortu ostean, honi forma ematen saiatuko dira.

Tailer honen bitartez Irakurketa Suspertzeko tailer denboraldiari hasiera emango diogu. Aurten Urria eta Azaroako hilabeteetan zehar gauzatuko ditugu tailerrak, bi tailer hilabetero. Tailer hauen helburu nagusia etxeko txikiak irakurketaren mundura hurbiltzea da, literatur ariketak burutuko dituzte modu atsegin eta dibertigarrian.

Irakurketa suspertzeko tailerrak 4-12 urte bitarteko umeei zuzendurik daude.

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net