Gertakariak

 

HAURRENTZAKO TAILERRA Irakurketa Sustatzeko Zikloa
"ADIERAZPENA eta IDAZKETA"

URRIAK 26  (barikua)
18:00etan
Udal Liburutegian

Datorren Urriaren 26an (barikua) 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendurik dagoen "Irakurketa Sustatzeko" zikloko bigarren tailerraz disfrutatuko dugu Liburutegian.

Tailer honetan, irakurketaren munduan ezinbestekoak diren bi esparru era dinamiko batean landuko ditugu, idazketa eta adierazpena. Adierazpen jokoak burutuko ditugu taldean eta honen ostean, idazketa landuko dugu eskulan oso dibertigarri baten bitartez.

Guztioi itxaroten zaituegu arratsaldeko 18:00etan Udal Liburutegian.
ANIMA ZAITEZ eta PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net