Gertakariak

 

ELIKADURAri buruzko HAURRENTZAKO TAILERRA

Maiatzak 24 (barikua)
18:00etan, Udal Liburutegian

Datorren maiatzaren 24ean, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduriko elikadurari buruzko tailerraz gozatuko dugu.
Etxeko txikiek elikaduraren piramidea ezagutuko dute, zer dira elikagaiak eta zertarako balio duen bakoitzak...hau guztia joku eta dinamika entretenigarrien bitartez landuko dutelarik.

Elikadura ez egokiak ekarri ditzakeen zenbait gaixotasun ere ezagutuko dituzte, ura eta kirolaren garrantzia eta gozokiek duten balorea ere landuko dute.

Udal Kultur Gunetik ekintzan parte hartzera animatzen zaituegu, txikiek arratsalde dibertigarria igaroko dute elikadurari buruzko gauzak ikasten dituzten bitartean.  

Dohaneko ekintza. Plaza mugatuak, aurretiko izen ematea nahitaezkoa da.

IZENA EMAN EZAZU UDAL KULTUR GUNEAn
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net