Gertakariak

 

KORRIKAren aldeko TRIKIAFARIA

MARTXOAK 16 (zapatua)
19:30etatik aurrera

Korrikaren aurtengo 18. edizioak Barrikatik igaroko da datorren martxoaren 22an (barikua) eta herriko hainbat auzoetatik pasatuko da. Sopelanan jasoko dugu testiga, Sopelanako Ander Deuna baselizaren inguruan, eta errepide nagusi osoa zeharkatuko dugu San Telmo auzoraino, bertan Korrika Plentzian sartuko delarik. Korrika Barrikatik igaroko da 16:00ak aldera.

Korrika dela eta, eta honen alde, Barrikako Korrika Batzordea eta Isertegi Kultur Elkarteak TRIKIAFARI bat antolatu nahi izan dute datorren martxoaren 16an, zapatua. Festari hasiera emateko, Trikipoteoa egingo da Barrikako errepide nagusiko taberna inguruan
(Iparralde-Batzokia-Muriola-Cantabrico-Itxas Gane- etc...) 19:30etatik aurrera, hau guztia trikitixaz alaiturik.
 Trikiafaria Nagusien Etxean izango da, egun berean, 21:30etatik aurrera. Afariaren prezioa 15,00€takoa izango da (egun berean ordaindu beharko direlarik).

Trikitixaz eta euskal giroz gozatu nahi baduzu, Trikiafari dibertigarri honetan izena eman ezazu, martxoaren 15a baino lehen, ondorengo tokietan...

-UDAL KULTUR GUNEA (Udaletxeko bidea 2. Txintxilandia eraikina)
tel.: 94.677.51.63 - email: liburutegia@barrika.net

-NAGUSIEN ETXEA (frontoi aurrean)
tel.: 94.677.32.43

IKA, IKA IKA...HEMEN DATOR KORRIKA!