Gertakariak

Cartel "Umeen Oles Kantak" 

Urte Barriko "UMEEN OLES KANTAK"

JUBIBARRIKA Elkartetik (Barrikako Jubilatuen Elkartea), herriko amatxu eta amama batzuekin batera, "UMEEN OLES KANTAK" eguna antolatzen hasiak gara, 11 urtetik beherako umeekin kantaldi ibiltaria egingo dugularik.

Urtarrilaren 1ean (igandea), etxez etxe eta auzoz auzo aterako gara URTE BARRIA BARRIKOZTAR GUZTIEI ZORIONDUZ!
Antzinako ohiturak berreskuratzea, elkar ezagutzea, lagunak egitea eta herriko bizitzan parte hartzea dugu helburu nagusi.

Hau guztia dela eta, Abenduko hilabetean zehar zenbait entsegu izango ditugu Nagusien Etxean, txikiek Urte Barri egunerako kantuak ikasi eta entsegatu ditzaten. Horrez gain, Abenduaren 3an (asteartea) Barrikako "Umeen Oles Kantak" ekitaldiaren 1º Edizioa ospatzeko merendola egingo dugu.


11 urtetik beherako ume orok parte hartu dezakete!


ENTSEGUAK: LARUNBATETAN 12:00etatik 13:30etara
 
NAGUSIEN ETXEAN

1º entsegua: ABENDUAK 3 (larunbata)

IZENA EMATEKO ORRIA hona hemen:
IZENA EMATEKO ORRIA

Zure datuekin bete eta entregatu ondorengo lekuetan:


Nagusien Etxean (taberna)

JUBIBARRIKA Elkartearen Egoitzan
(Nagusien Etxeko bulegoan: asteazkenak 18:00etatik 20:00etara)

Udal Kultur Etxean

edota ondorengo telefono zenbakietara deituz:
635.712.032
94.677.03.04

GUZTIAK GONBIDATURIK ZAUDETE EKIMENEAN PARTE HARTZERA!