Gertakariak

 

URTE BARRIKO UMEEN OLES KANTAK

URTARRILAK 1
11:30etan
Goierri Auzoan

JUBIBARRIKA
Elkartetik (Barrikako Jubilatuen Elkartea), ama eta amama batzuekin batera, "UMEEN OLES KANTAK" eguna antolatzen hasiak gara, KANTALDI IBILTARIA egingo dugularik.

Jaia Urtarrilaren 1ean (martitzena) izango da eta auzoz auzo aterako gara URTE BARRIA BARRIKOZTAR GUZTIEI ZORIONDUZ!

GOIZEZ...
Herriko auzoetan zehar ibilaldia egingo dugu (Goierri, Artepeta, Jonakone, Musurietas, Garramune, Abaroa, etab.). Ibilaldia 11:30tan hasiko da Goierri auzoan.
ARRATSALDEZ...
TXOKOLATEA parte hartutako ume guztientzako Nagusien Etxeko Tabernan.

ENTSEGU EGUNA:
Abenduak 29
12:00etatik 13:00etara
Nagusien Etxean

*Ez dago izena eman beharrik, entsegura edota urtarrilaren 1ean ezarritako orduan Goierrira hurbiltzearekin nahikoa da.

*AITA eta AMAK: Zuen laguntza behar dugu umeak auzoz auzoz autoz eramateko.

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

ARGIBIDE GEHIAGO...
Tel.: 635.712.032