Gertakariak

 

XXIV. KANPOKO MARGO LEHIAKETA

EKAINAK 17  (domeka)
9:00etatik 17:30etara
UDALETXEKO BEHEKO SOLAIRUAN

Datorren ekainaren 17an (domeka) XXIV. Kanpoko Margo Lehiaketa izango dugu Barrikan. Lehiaketan nahi duen edonork parte hartu dezake, ez dago adin mugarik.

GAIA Barrikako udalerria izango da, udalerritik bertatik begiratuta.

Lanak kanpoan burutu beharko dira ekainaren 17ko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. Euskarrien aurretiko zigilu jartzea Udaletxeko beheko solairuan gauzatuko da goizeko 9:00etatik 10:30ak arte, lehiaketaren egun berean eta lanak jasotzeko ordutegia arratsaldeko 16:30etatik 17:30ak arte izango da.

Kategoria ezberdinak ezarri ditugu, adin orotarako. 3 sari kategoria bakoitzeko: margotzeko tresnak, landetxe egonaldiak, etab.

Oinarriak eskuragarri dituzue ondorengo estekan:
OINARRIAK

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu!
 
Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net