Gertakariak

 

XXV. BARRIKA SURF CLASSIC
Urriak 6 eta 7
Barrikako hondartzan

Datorren urriko 6 eta 7ko astegoienean ospatuko da XXV. BARRIKA SURF CLASSIC-a.

Berezia, alde batetik 25. urteurrena dalako. 25 urte igaro dira Uribe Kosta Goikoko (Barrika-Gorliz-Lemoiz-Plentzia) lehen surf saltokiak, Haizea, Tomás Bilbao eta uste dot bere beste bazkide baten gidapean, aurreneko Barrika Surf Classic-a antolatu ebenetik. Lau urte lo egon ostean, oraingoan Amarratz Surf Talde lez itxartuz, Classic honeegaz jarraitu gura dogu.

Eta beste alde batetik, zoritxarrez, Classic hau Memorial batean bilakatu jaku geure leinuko bi lagun hil egin jakuzalako: Aletxu "Mikro" Arana eta Iñaki "Tomy" Sastre.

Beraz, sentimendu haundiko astegoiena suertatzea espero dogu.  Parte hartzeko beharrezkoa da Amarratz Surf Taldearen bitartez federatuta egotea. Beraz, lokartuta lotu diranak eta oraindik federatu bage dagozanok parte hartzeko federatu behar izango dozue. Horretarako jakinarazoguzu amarratz@gmail.com helbidearen bitartez eta beharreko fitxa betetzeko bidaliko geunskizue.

Hondartza Barrikakoa. Eta itsasoa larregi harrotu egin ezkero Plentzia-Gorliz hondartzetara jeitsiko ginake. Txeking ordua eta gauzak behera eroateko lotutze ordua beste email baten bidez jakinarazoko deutsuegu.

Mailak: OPEN SURF, OPEN BODY, EMAKUMEZKOAK, GAZTE SURF (18 URTE AZPITIK), LONGBOARD (9 oinetakoa gitxienez).

Eta egun berezi honetarako aurreko urtean WCT zirkuituan egin eben antzeko gauza bat egitea bururatu jaku. JUPA SOLER vs. KIKE PANERA CHALLENGE. Biak Barrikako Surf Classic-ean txapeldun izan dira. Alkarren artean ez dira inoiz dueloan jardun. Gure Tom Curren eta Mark Occhilupo litekez.

Izen-emotea gaur irailaren 26tik urriaren 4ra, posta elektronikoaren bidez: amarratz@gmail.com. Dohainik izango da eta maila desbardinetan lehia daiteke.

Sari-banaketea Barrikako Milagros mexikar jatetxean 19.00tik aurrera. Txitxiburruntzi bategaz lagunduta, jarraian AMARRATZ ROCK STARSen kontzertua gure leinukideekaz diran Andrés Letamendia, Mario Ruso, Juan Uribe, Jupa Soler, Alfredo Zamora eta Guillermo Pérez-Larraurigaz. Beste sorpresatxoren bat gordeko dogu ezkutuan.

Beraz, amarroztarrok, Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentziako aparlariok (surflariok) animau zaiteze.

Eskertu behar deutsiegu udal bakotxari eskeini deuskuen babesagaitik. Eskerrik asko Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia!

Eta eskertu bere Barrikatik MILAGROS, GOLFO NORTE, JUBILATUEN ETXEA eta IPARRALDE. Gorlizetik GAUZAK DENDA, LIGHTHOUSE, NOHO TABERNA eta OHIKO OGIA, Lemoizetik ARRANTZALE TABERNA. Plentziatik KAIAN HOTEL RESTAURANTE eta Urdulizetik XTREMESPOT SURF-BODY-SKATE DENDA.

Azkenik HOPPER-ink diseinutako kartelagaitik. IPAR-HEGO THE BASQUE SURF COMPANY eta 3SESENTA SURF ALDIZKARIA batera 25 urte bete dogulako alkarri.

Itxosu ederrak / Buenas olas,

AMARRATZ SURF TALDEA

622 196 043