Ibilbideak

Barrikako hondartza 

Sopelanako udalerriarekin duen mugatik Butroi Itsasadarraren bokaleraino hartzen du. Bere itsasbazterraren barne, hiru hondartza guztiz ezberdin aurkitzen dira.

Barrikako hondartza bezela ezagutzen dena, ipar mendebaldera itsas zabalera ematen du eta babes gutxikoa da. Zonalde horretan labarrek duten garaiera kontutan izanda, nekosoa egiten da bertaratzea. Hala ere, zonaldearen nolakotasunei erabat egokituta eskailerak eraiki dira, bertaratzea erraztu ezezik, berenez, erakarmen handia duen leku bihurtuz. Hondartzako area guztiz fina da eta urtean zehar jasatzen dituen itsasoaren erasoaldien eta korrente menperatzaileen arabera aldatzen da hondarraren kopurua. Ingurunearekiko baldintzak oso gutxi ondatuta dituen hondartza da.

Meñakoz hondartzak, ipar-mendebaldera begira. Barrika eta Sopelana udalerrien mugan aurkitzen da. Zatirik handiena Sopelanakoa da, baina bertaratzeko sarbideak ia oso osorik Barrikaren lurretatik doaz. Ez da handia eta itsaso zabalera irekita da, baina bere muturrean olatuak hausten dituen haitz pilaz osatutako oztopoa daukanez, olatuak indarra galduta iristen dira. Ia ez du hondarrik, harri txikiz edo "harribolaz" beteta dago. Azken alde hontan Surf zaleek maitea dute hondatza hau.

Meñakoz hondartza Meñakoz hondartza Meñakoz hondartza

Muriola hondartzak, (edo harrobikoa), ekialdera begira eta guztiz babestuta dago. Badu sarbidea, baina egun oso egoera txarrean. Oso txikia da, eta hortik gertu aurkitzen zen harrobitik zetorren harearekin denboraz egiten joan den hondartza da.

Muriola hondartza Muriola hondartza Muriola hondartza Muriola hondartza

Murriola hondartzaren ondoan, kostaldeak senaia txikia egiten du San Balendin haitzaraino, txalupentzako berezko babestokia izanik. Barrikondo edo Usendegi kala deitzen da.

XVlll. mendean iadanik, Foru Aldundiak Senadiko Markesari bidali zizkion tona erdiko zortzi itsasontzi ainguratzeko lekua bezela agertzen da, eta geroztik ere erabilia izan da, itsasoaren erasoaldiak direnean eta barratik kaiara sartzea neketsua zenean, Plentziako ontzi txikiak bertan babesteko.

Muriolahondartza