Ibilbideak

Butroe itsasadarra 

Lehen esan dugunez, 1.950 m. luzeran bustitzen ditu Barrikako lurrak, Ardantza auzunetik hasi eta San Balendin Haitzaren ondoan, Kantauri itsasoaren muturreraino Butroiko itsasadarretik jeistem den urak.

Itsasgora eta itsas-beheren arabera eraman ohi du ura, itsasbehera denean ibaiaren barrenak ia lehortu egiten dira eta itsasgora denean, ostera, ia dena estaltzen du. Gora-behera hauetaz baliatuz arrantza zaletu ugari bertaratzen da arrantza egitera. Oskoldun eta moluskoak har daitezke, batik bat Barrikako ibai bazterretan. Itsas kiroletarako zaletasuna duten askoren lekua da baita ere. Hainbat isasontzi egon ohi da angiratuta Itsasadar horretan. Butroi itsasadarra