Eraikinak

VentanaEraikin historiko paregabearen adibide dugu Andra Mari parroquia-eliza. 1052. urtean eraikitako eliza hau erromanikoa zen jatorriz, baina beranduago jasan zituen zoritxarreko zabalkuntza eta zaharberritzeen ondorioz, absideko estilo erromaniko bizkaitarreko leihoa da eliza honen jatorria erakusten duen aztarna bakarra, erdi-puntuko tinpanodun leihoa hain zuzen ere, grekaz, zirkuluz eta metal koloreko borobilez apaindutako arkiboltekin. Barrokorako joera duen dorre bat ere badu. Hilerriak, aldiz, XIX. mende hasierako aurrealde neoklasikoa dauka.

1733an San Pedro Gonzalez Telmoren izeneko baseliza eraiki zen Aranbaltza Etxeko lurretan. Geroago, mende honen erdialdera, Goierriko eliza eraiki zen, historia eta arkitekturaren aldetik balio eskasa duena.

Oinetxeen artean azpimarratzekoak dira Barrika, Txarta (790. urtekoa) eta Garramune oinetxeak, Barrikako Kondeen gotor-etxea.