- Gane-Erdiko: XVI. mendeko ohiko nekazal etxebizitza, egurrezko egitura du.
- Torretxe: Barneko murruak gorde dituen Erdi Aroko gotor-etxea izan liteke. Jada erabiltzen ez den bi ahoko labea dauka. Goierrin kokatuta dago eta XV. mendean eraiki zuten.
- Garramuñe: Etxeko portalearen gainean bertako armarria ikus daiteke. Elexalde auzoan kokatuta dago eta XVIII. mendeko eraikina da.
- Elordi: Barrura sartzeko mentsuladun portale dinteldua zeharkatu behar da. Atzealdean gurutze handi bat dauka. 1813an eraiki zen Muzurieta auzoan.
Erdikoetxe: Oraindik erabiltzen den aho bakarreko labea dauka. Sandeliz auzoan dago.
- Ostikoetxe: Hau ere Sandeliz auzoan dago.
- Etxetxu: XIX. mendekoa.
Labeak ikusteko Goikogane eta Elordiñe baserrietara jo dezakegu, biek baitituzte oraindik erabiltzen dituzten aho bakarreko labeak.