Historia

Kondairazko garapena Historia

Barrika Uribe Kosta Merinaldeko Elizatea da eta Bizkaiko herririk zaharrenetarikotzat jotzen da. Izen bereko Sortetxean du bere jatorria, 498an Santxo Vela jaunak sortua.

Agintaritza politikoari dagokionez, Barrikak Gernikako Batzar Nagusietan agintaritzari zegokion eserleku bat zeukan eta 51 zenbakidun botua. Oinaztarren alde zegoen.

Bertoko biztanleek nekazaritza eta abelzaintzaz gain, baliak arrantzatzera bideratu zuten aintzinatik euren ahalegina, Xll. mendean Lope Diazek emandako fundazio kartak egiaztatzen duenez.

1733an San Pedro Gonzalez Telmoren izenean baseliza eraiki zen Aranbaltza etxeko lurretan. Geroago, mende honen erdialdera, Goierriko eliza eraiki zen, historia eta arkitekturaren aldetik balio eskasa duena.

Sortetxeen artean azpimarratzekoak dira Barrika, Txarta, Garramune sortetxeak, Barrikako Konteen dorrea eta Zaharren Egoitza (Elorduy Egoitza, 1914koa).

1837koa da udal agiritegietan aurkitutako lehen estadistika eta bertan 63 etxe agertzen ziren erroldatuta, horietatik bi hutsik.

Udalerriko biztanleriaren kokatze-tokien morfologiaren funtsezko izakera bezela, biztanleria lur-eremu osoan barreiatuta dagoela azpimarratu beharra dago, esateko ez da inoiz inolako hirigunerik izan.

Gauza adierazgarria da, hiriguneak sortarazi izan ohi dituzten Eliza Parrokiaren eta Udalatxearen ondoan etxebizitzen eraikuntza txiki bi soilik aurkitzea.

Sailkapen eta administrazio ondorioetarako biztanleria bi zonaldetan banatzen badugu ere (Elexalde eta Goierri), ez du bietako ezeinek hirigunerik. Azken urteotan eraikuntzen multzorik handienak, auzune bietan, erakarmen handiena duten gunetarako joera izan du.

Eraikuntzen banaketa horren arrazoia, nekazaritzara eta abeltzaintzara bideraturiko herria izatean datza eta, ondorioz, lurraren ustiaketa eta arreta hobeagoa, historian zehar auzuneak osatzeari bide emanez eta gaur ere horrela diraute:

Sopelana eta Urdiulizerantz doan maldan, Gane, Arriaga, Mendieta (Sopelanarekin bat) eta Zabaletxe aurkitzen dira.

Udalerriaren malda bien bizkarrean Goierri auzoa dago.

Eta Elexalde auzunearen barne, Lepola, Larretxe, Musurieta, Sandeliz, Ardantza, San Telmo eta Elexalde bera aurkitzen dira.

Datuak

Izena: Barrika
Gainazala: 7,8 Km2
Biztanle kopurua: 1.555

 

  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Uribe Kostako Mankomunitatea