Helburuak

1- Barrikako udalerriko Historiaurreko biziguneen historia ezagutaraztea eta zabaltzea:

  • -Meñakotzeko hareatzen balio historikoa eta ondare balioa agerian uztea, eta, bereziki, ondare horren hauskortasunaz edo hura hondatzeko arriskuaz ohartaraztea.
  • -Ohartarazte lan horren bidez, Barrikako eta inguruetako herrietako biztanleek dagokizuen erantzukizuna zuen gain hartzea, aztarnategia nahiz ingurua babesteari begira.
  • -Aztarnategiari buruzko sustapen proiektuen eta hari balioa emateko ekimenen berri ematea.
  • -Barrikako Zuen partaidetza sustatzea, zabalkunderako eta balioa emateko dinamiketan.

2- Arkeologiari buruzko interesa piztea, ekinaldi arkeologikoen inguruabar guztiak erakutsiz: aztarnategi arkeologikoen arazoak –eguraldiaren gorabeherak, jarduera bidegabeen ondorioz lekukotasunak suntsitzea…–, erabilitako teknikak eta aplikatutako metodologia, etab.