Alkatearen ongietorria

Komunikabideek eskaintzen didaten teknologi berrien bidez, mundu zabalera agertzen den udalerri honetatik, Barrikako Alkatea legez, ongi etorri abegikorra ematen dizuet, webgune hau bisitatzeko unetxo bat hartzen duzuen guztioi.

Webgune honetan barneratzen diren Udal honen nolakotasunei buruz, ezer gutxi gehitu dezaket, hondartzak, bere mendia, erreka eta oraindik ondatu gabe berezko edertasunak baino. Bere lasaitasuna eta sosegua. Hirigune nagusietara daukan hurbiltasuna. Dauzkan komunikabideak. Hori guztia, nolabait, zuzen-zuzen isladaturik geratzen da ematen diren datuetan.

Hala ere, webgune honetara hurbiltzen direnei, berotasunik gabe datuetan aurkituko ez duzuen gauzatxoa adierazi gura dizuet, ingurune eta bizigiro berezia nabaritzen dela airean, azken batean, udalerri honek barne daraman izpiritua. Ukitu ezina, neurtu ezina, erakutsi ezina, baina ingurune osoa betetzen duena.

Izan ere, udalerri honetara hurbiltzen dena, nolabait, txunditurik geratzen da hori dena somatzean. Gero eta gehiago dira hori atzematen jakin dutenak eta ondoren gozatzen jarraitu gura izan dutenak.

Horregatik, lerro hauek irakurtzen dituena, hortan ez geratzera gonbidatzen dut, komunikabide berri honetan aurki daitekeena beste orri askoren modukoa delako. Lerro hauen bidez gogora ekartzen dut beti dagoela harreman zuzenez bakarrik zabal daitekena zerbait.

Hori guztiagatik, gure herri honetara etortzeko gonbidapeba luzatzen dizuet. Ez zarete damutuko.

Ikusi arte!

Roberto Muñoz García
Barrikako alkatea

  • Uribe Kostako Mankomunitatea
  • Eustat

Kontaktua

Udaletxeko bidea, 6
48650-Barrika
Telf: 946 771 062
Faxa: 946 772 853
udala@barrika.net