Iraunkortasuna

Iraunkortasunaren historia

1972

Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Estokolmoko adierazpena. Bertan, ingurugiroaren babesa eta hobetzea berebiziko garrantzia duen auzia dela esaten da, herrien ongizatean eta garapen ekonomikoan eragina izan dezakeena; munduko herrien premiazko nahia eta gobernu guztien betebeharra.

1987

“Ingurugiroa eta Garapena” Nazio Batuen komisioaren lanen ondoren Brundtland txostena sortu zen, eta Garapen Iraunkorra aipatzen duen lehenengoa izan zen:

“Gaur egungo belaunaldien beharrak asetu, ondorengo belaunaldiek euren beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe”

Txosten honen izena,Gro Harlem Brundtland, Norbegiako lehen ministroaren izena hartzen du, berak Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadura komisioaren burua izan baitzen.

1992

Rio de Janeiron ospatu zen Nazio Batuen Lurraren Gailurra. 172 gobernu eta 2400 GKE-en ordezkariek hartu zuten parte.  Goi-bilera honen lorpen garrantzitsuenak bi izan ziren: Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazio Batuen Marko Hitzarmena , geroago Kioto protokoloa deitua,  eta lurraren ingurugiro eta gizarte egoera eutsiezina gelditzeko akordioaren sinadura. Azken honek Tokiko Agenda 21 izena hartu zuen.

Azkeneko dokumentuan, hiri eta herrien erantzukizuna eta eraldatzeko gaitasuna onartu zen. Gaur egun mundu osoko 5.000 hirik martxan ipini dute euren Tokiko Agenda 21.

1994

“Europar Hirien Iraunkortasunaren aldeko gutuna”-ren onarpena, Aalborg gutuna izenarekin ezagututa. 10 konpromiso zehazten ditu. Gainera Urdulizen, konpromiso hauek Ekintza Planaren lerro estrategikoak osatzen ditu:

1. GOBERNU ERAK
2. UDAL KUDEAKETA  IRAUNKORRA
3. ONDARE NATURALAK
4. KONTSUMO ETA BIZITZEKO ERA IRAUNKORRAK
5. PLANGINTZA ETA DISEINU URBANISTIKOA
6. MUGIKORTASUNA HOBETU
7. OSASUNERAKO TOKIKO HEZKUNTZA
8. TOKIKO EKONOMIA IRAUNKORRA
9. BERDINTASUNA ETA JUSTIZIA SOZIALA
10. UDALERRITIK MUNDU MAILARA

Hasiera baten 80 udalerrik sinatu zuten. Barrikan 2004. urtean sinatu zen.

Tokiko Iraunkortasuna Adierazleak

Tokiko Iraunkortasun Adierazleen kalkulua, "Tokiko Agenda21en ebaluaketa eta jarraipen V.programaren"  baitan egin da, Barrikak  programa honetan parte hartu duelarik. Kalkulua, MUGI21 tresnaren bitartez eta UDALSAREA 21ek bultzatuta burutu da.

Tokiko iraunkortasun adierazleak ebaluaketa eta jarraipen tresnak dira,  eta UDALSAREA 21 (Iraunkortasunaren aldeko Euskal Udalerrien Sarea) osatzen duten udalerriek urtero kalkulatzen dituzte.

Adierazleen kalkulua ondorengo lanak ahalbidetzen ditu:

  • Udalerriko joerak eta egoerak ebaluatu eta ezagutu.
  • Ezarritako ekintzen emaitzak ebaluatu.
  • Udalerriko garapen iraunkorraren maila, joerak eta egoerak  hiritarrei komunikatu era zuzen eta errazean.

 Barrikako iraunkortasun adierazleak (PDF 2,17MB)

Ingurumen-inpaktua

  • Birziklapen edukiontziak